Egoitza

KONGRESUAREN EGOITZA

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA. SARIO ERAIKIN
(Fernando Remacha aretoa)

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Arrosadiko campusak 757.000 metro kuadro ditu, Iruñeko hegoaldean dago, izen bereko parajean Paisaia irekia da, eta Sadar errekastoa pasatzen da bertatik.

Erreka bazterretan makal mardulak daude, Iruñeko bazter kutun baten azken testigantza.

Sario eraikina Arrosadiko campusaren hegoaldean dago. Unibertsitate berria eraiki aurretik zegoen eraikina da. Besteak beste, Fernando Remacha gela dauka barnean, 600 lagunentzako lekuarekin, eta han irakaskuntza ekitaldiak, biltzarrak eta beste bilera zientifiko batzuk egiten dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzko informazio gehiago: https://www.unavarra.es

KONGRESUKO BAZKARIAK

Azaroak 11 eta 12   10€tan bazkari bakoitza

Kongresuko bazkariak cocktail modukoak izanen dira eta lan-sesioak izanen diren eraikuntza berean zerbitzatuko dira.

KONGRESUKO AFARIAK

Iruñazarra Jatetxea

Azaroak 10   Ordua 21:00   15€
Iruñazarra Jatetxea, Mercaderes kalea 15. Iruñea

Iruñeko pintxo tipikoak dastatzea bertako gastronomia dastatzeko modu onenetako bat da, zalantza gabe.

Iruñeko alde zaharreko zapore eta tradizio gehien duen tokietako bat dugu Iruñazarra.

Bertako produktuekin lan egiten dute, hautatutako osagaiekin eta lehengaiak asko zainduz, azkeneko emaitza finean islatzen denez.

Iruñazarra Jatetxea

Azaroak 10   Ordua 21:00   15€
Iruñazarra Jatetxea, Mercaderes kalea 15. Iruñea

Iruñeko pintxo tipikoak dastatzea bertako gastronomia dastatzeko modu onenetako bat da, zalantza gabe.

Iruñeko alde zaharreko zapore eta tradizio gehien duen tokietako bat dugu Iruñazarra.

Bertako produktuekin lan egiten dute, hautatutako osagaiekin eta lehengaiak asko zainduz, azkeneko emaitza finean islatzen denez.

El Colegio Jatetxea

Azaroak 11   Ordua 21:00   15€
El Colegio Jatetxea, Nafarroa Behereko etorbidea, 47. Iruñea

Medikuen Elkargoaren egoitzan kokatua, El Colegio Jatetxeak Alex Múgica sukaldari nafarraren eskutik arreta pertsonalizatua eta eskaintza gastronomiko bikaina eskaintzen ditu.

Jatetxea Iruñeko erdigunetik metro gutxira dago, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialean, oinez erraztasunez heltzeko aukera ematen duela. Autoz joan nahi izatekotan, inguruan aparkatu daiteke, edota jatetxetik 10 minutu eskaera dagoen Carlos III aparkaleku publikoan.

*Bazkari zein afariendako erreserbak kongresuan izen-emateko inprimakiaren bidez eginen dira. Erreserba egiteko azken eguna azaroaren 2a da. Izen-ematearen baieztapenerako jasoko duzun mezu elektronikoan aukeratu dituzun bazkari edota afariak ordaintzeko argibideak jasoko dituzu ere. Kongresua hasi aurretik ordainketa burutu izana beharrezkoa izanen da.

ANTOLATZAILEAK