Memoria Iruñean

Memoria Guneak, Nafarroa

Iruñea izan zen 1936ko estatu-kolpea garaitu zuen lehen hirietako bat. Bere atxilotze-zentroetatik milaka preso igaro ziren, horietako ehunka Iruñerriko hainbat tokitan hiltzeko ateratakoak. Memoriaren Nafarroako Institutuak berreskuratu eta seinaleztatu ditu memoria kolektiboko gertaera garrantzitsuak erakusten dituzten leku eta espazio horietako asko. Bertan gelditu eta gertatu zenari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituzten espazioak dira. Bere memoria etorkizuna eraikitzeko tresna bihur dadin, askatasunaren, justizia sozialaren eta bizikidetzaren balio partekatuetan oinarrituta.

www.espaciosdememoria.com/eu/ webgunean gune bakoitzari buruzko informazio zabala aurkituko duzu. Halaber, Oroibidea webgunea (https://oroibidea.es/eu) ezagutzera gonbidatzen gaituzu, baita “Gatibuen hiria. Atxiloketa zentroak Iruñean, 1936-1945” erakusketa birtuala ikustera ere (https://oroibidea.es/cautividad/eu).

ANTOLATZAILEAK